Ricardo Otxoa, Netireki sortu duen pertsona

Ricardo Otxoa naiz, Netireki sortu duen pertsona nire zerbitzu profesionalak eskaintzeko eta Web Garapenari buruzko ezagutza partekatu eta elkartrukatzeko.

NOR NAIZ

Txitikan txirrindularia, baserritarra edo taxista izan nahi nuen. Agian betidanik natura eta animaliak gustuko izan ditudalako, eta gainera betidanik ere jendea gidatu eta laguntzeko bokazioa sentitu dudalako.

Baina geroago, hain txikia ez nintzelarik, Informatikak pilo bat erakartzen ninduen ikasketak jarraitzeko. Ikasiko nukeena teoriak eta ideia abstraktoetatik haratago zihoan. Kontu informatiko guzti horiek praktikan jar zitezken etxean bertan. Ez ziren behar inbertsio handirik, ezta azpiegitura edo material lortezinik ere.

Autonomia sentsazio horrek liluratuta ninduen, eta gauzak horrela Informatika-Ingeniaria izateko ikasketak bukatu nituen Deustuko Unibertsitatean.

NIRE LAN-ESPERIENTZIA

15 urte baino gehiagoko eskarmentua daukat garatzaile eta analista lanak egiten tamaina eta sektore anitzeko enpresatan.

Nire azken lanpostuan analista tekniko bezala jardun nuen ia 5 urtez. Hor sentitu nuen serioski informatikaren mundura erakarri ninduen magia agortuta zegoela. Ia ez nuen koderik idazten, eta bazirudien nire lanak ez zuela inor laguntzen, ezta ezer konpontzen ere. Soluzioak eta aurrerapenak egiteko inolako interesik ez zuen Informazio-Teknologien azpi-sektore batean murgilduta nengoen. Ingurune horretan garrantzitsuena fakturatzeko proiektu berriak lortzea baino ez zela ematen zuen.

Garai horretan informatika profesionalatik denbora baterako urruntzeko aukera bat agertu zen. Mugitzea eta aldatzea gustatzen zait, beraz aukera hori aprobetxatu nuen. Eta horrela igaro nituen bi urte baino apur bat gehiago ekitaldiak antolatzen eta giza-taldeak koordinatzen.

Horretaz guztietaz asko gozatu nuen, eta gainera pilak birkargatu eta goibelduta ninduten nubarroiak aldendu nituen. Parentesi labur horretan teknologia eta programazioarekiko nire interesa arlo profesionalatik haratago zihoala konturatu nintzen. Web orriak bizitatzen eta kode-irekiko tresnez eta teknologia askeez interesatzen jarraitzen nuen. PHP, Python, WordPress, Joomla, Apache edota MySQL liderrak edo erreferenteak bihurtu ziren web garapenean. Etxean saltseatzen jarraitzen nuen nire aisialdian, eta ez nuen behar inbertsio handirik, ezta azpiegitura eta material lortezinik ere.

Nekiena eta gainera gustuko nuen hori praktikan jartzeko autonomia horrek liluratu ninduen berriro. Magia sentitu nuen.

Eta horrela, 2015.urteko bukaeran, Freelance Web Garatzaile bezala lan egiten hasi nintzen nire hirian, Gasteizen.

Autonomo bezala zailena lehenengo lana lortzea dela diotenek arrazoia dute. Nire autodidakta-bokazioa, ezinegona eta jakin-minak lehenengo enkargu hori lortzeko lagundu ninduten.

Lehenengoaren ostean bigarrena, eta gero gehiago datozela ohartu nintzen. Horretaz gain jende asko ere ezagutu nuen. Toki anitzeko jende interesgarria. Eta hori guztia urte eskas baten buruan!

Deskargatu nire Curriculum-a

NORENTZAT LAN EGITEN DUT ETA ZEINTZUK DIRA NIRE ZERBITZUAK

Agentziekin zein zuzenean bezeroekin lan egiten dut. Nire profila programatzaile adituarena da, diseinuan ere ezagutza duena. Nire ustez, “Web Artisaua” kontzeptuak primeran definitzen nau, proiektu baten errekisitoak betetzeko “eskuz eta neurrira” egindako konponbide pertsonalizatuak ezartzea gustuko dudalako. Arazo batzuk konponduta dituzten hirugarrenen soluzio eta produktuak aprobetxatzea ere gustuko dut, bai eta horiek hobetzea ere.

Nire zerbitzu nagusiak hauexek dira:

  • Web Orriak: diseinua eta garapena WordPress zein HTML eta CSS erabiliz.
  • Online Dendak: diseinua eta garapena WooCommerce zein neurrirako garapena erabiliz.
  • Web Aplikazioak: aplikazioak eta hedapenen neurrirako garapena PHP, JavaScript eta MySQL teknologiez.

Ezagutu ditudan eta sintonia ona dudan pertsona horietako batzuekin ere taldea osatu dut. Medley Marketing y Diseño-ren kasua da. Proiektu horren taldekidea naiz, eta bertan osoko ikuspegiko web proiektuak garatzen ditugu: web diseinu eta garapena, online marketing-a, SEO posizionamendua eta gehiago.

ZER DA NETIREKI

Netireki nire aurkezpen-txartela da… eta zerbait gehiago. Netireki nire esperientzia eta ezagutza partekatzeko tokia ere bada, eta nire proiektu pertsonalak plazaratzeko aterkia. Baina horretaz aurrerago hitz egingo dizuet.

Netirekiz gehiago jakin nahi baduzu, argibide gehiago aurkituko duzu blogaren aurkezpen-artikuluan, edo nirekin ere kontaktatu dezakezu.

NIREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?

Esperientzia zabala duen profesional bat bilatzen baduzu, seriotasuna eta segurtasuna eskaintzen duena, kontaktatu nirekin webgune honetan aurkituko duzun kontaktu-formularioa, helbide elektronikoa edota telefono zenbakiaren bidez.

 

GaurkotasunaSoftware LibreaWeb DiseinuaWeb GarapenaWordPress