Eraiki zeure hodeia 2 klik eginez ownCloud-i esker

Gutako gehienok dokumentu eta aplikazio informatikoak erabiltzen ditugu egunero, eta askotan gailu eta toki ezberdinetatik egiten dugu (portatilatik lanean, sakeleko telefonotik autobusean…). Honen ondorioz “hodeia” edo “cloud” delakoaren erabilera areagotu da, eta Richard Stallman-ek gogoratzen digun bezala, “hodeia” beste pertsona batzuen ordenagailua edo disko gogorra baino ez da.

“Filosofia” honen inguruan hainbat kontzeptu agertu dira: hodei-ostatatzea (cloud hosting), hodei-prozesamendua (cloud computing), softwarea zerbitzu bezala (Sofware As A Service – SAAS), plataforma zerbitzu bezala (Platform As A Service – PAAS) eta beste asko.

HODEIAREN ALDE ONAK ETA TXARRAK

Gure aplikazioak, datuak eta informazioa beste pertsona jator horien makinetan lagatzearen truke hor utzitakoa edozein momentutan, edozein tokitatik eta edozein gailutatik eskuragarri izango dugula ziurtasuna lortzen dugu, USB giltzak, disko gogor eramangarriak edo tokiko sarerako konexioen beharrik izan gabe. Honen truke sarritan dirua, baina guztietan konfidantza eskatuko digute. Eta hor Richard Stallman-ek gatza zaurian botatzen du berriro, hodeia erabiltzean gure datuak eta informazioa hirugarren pertsona bati oparitzen dizkiogula gogoratzen digunean. Eta horrek, Big DataWeb Scraping eta estatuen segurtasunaz obsesioaren aroan, gure pribatutasuna eta zeozer gehiago arriskuan jar dezake.

Honengatik guztiagatik gure komunikazioen segurtasunari eta egunero uzten dugun aztarna digitalari arreta handiagoa ematea merezi du. Era berean, gaur egun gure bizitza profesional eta pertsonalan zerbitzu hauek ez erabiltzea, eta beraien abantaila guztiak ez aprobetxatzea oso oso zaila dela aitortu beharra dago.

OREKAREN BILA: SORTU ZEURE HODEIA ONLINE

Zure argazkiak, nominak eta agenda-datuak korporazio handien edo enpresa ezezagunen esku uztea gustuko baldin ez baduzu, baina etxean saretik irisgarria izango den zerbitzari txiki bat montatzea zoramena iruditzen bazaizu, orduan zure ostatze-zerbitzu partekatuan (“shared hosting” delako batean alegia) hodei pribatu bat montatzeko gida txiki hau zure interesekoa izan daiteke. Bitarteko formula bat da: zure fitxategiak enpresa baten makina batean biltzen jarraituko duzu, baina enpresa hori ezaguna da (zure hornitzailea da) eta gainera zuk zeuk aukeratzen dituzu hodeiaren ezaugarriak: zifratua, kuotak, segurtasun neurriak, e.a.

Batzuei pelikula hau konplikatuegia egingo zaio, baina erraza da. OwnCloud-i esker, klik pare bat baino ez duzu behar zeure hodeia martxan jartzeko.

ZER DA OWNCLOUD?

Fitxategiak online biltzeko software libreko aplikazioa da. Hasieran KDE komunitateko kidea izan arren, egun proiektu autonomo eta independientea da. OwnCloud-ek zure datuetarako etxe seguru bezala definitzen du bere burua, eta zure egutegiak, kontaktuak, postak eta datuak eskuratzea eta partekatzea eskaintzen dizu, zure baldintzak eta lehentasunak jarraituz.

Sarean badaude OwnCloud-en oinarritutako biltegiratze zerbitzuak eskaintzen dituzten zerbitzu-hornitzaile batzuk, baina azken finean jadanik ezagutzen ditugun zerbitzu handiak bezalakoak dira. Produktu libre eta irekia erabiltzen duen enpresa baten alde egingo genuke, baina bere informazioa eta pribatutasuna tratatzeko politikan konfidantza dosi handi bat depositatu behar dugu.

Software librea den heinean, aplikazioa deskargatu dezakegu bere kodea aztertzeko, gure beharretara moldatzeko edota hobekuntzak egiteko. Eta deskargatu dezakegu soilik instalatzeko eta erabiltzeko. Eta horixe da formularik interesgarriena nahi dugunerako: geure hodei pribatua online montatzeko.

BALDINTZAK

1. Web-zerbitzarian idazteko baimenak, fitxategi bat igo behar dugulakko

2. PHP 5.4 bertsioa edo altuagoa.

1. URRATSA: INSTALAZIO-FITXATEGIA DESKARGATZEN.

ownCloud Shared Hosting

  • Irekiko den leihoan, goiko menuan “Web Installer For Shared hosts” aukera hautatuko dugu eta “setup-owncloud.php “ instalazio-fitxategia deskartatuko da.

ownCloud Shared Hosting

2. URRATSA: INSTALAZIO-FITXATEGIA GURE WEB-ZERIBITZARIRA IGOTZEN

  • Horretarako, SSH, FTP edo normalean fitxategiak igotzeko erabiltzen dugun modua erabiliko dugu.

3. URRATSA: INSTALAZIOA

  • Internet-nabigatzaile bat irekiko dugu eta igo berri dugun fitxategiaren helbidera sartuko gara.
  • Instalazio prozesua automatikoki abiatuko da. Hasiera batean menpekotasunak aztertuko ditu, eta gero laguntzaile bat abiatuko da.

ownCloud Shared Hosting

  • Nire kasuan, adibidez, OwnCloud erabiltzeko beharrezkoak diren bi PHP modulu falta direla detektatu du (php5-curl eta php5-gd).

ownCloud Shared Hosting

  • Gida hau idazteko, zerbitzari lokala eta Linux Mint erabiltzen ari naiz. Paketeak instatu ditut eta aurrera.

ownCloud Shared Hosting

  • Behin menpekotasun guztiak instalatuta, laguntzaileak OwnCloud instalatzeko direktorioa galdetuko digu. Direktorio bat aukeratuko dugu espazioa beste aplikazio batzuekin partekatu nahi baldin badugu, ala espazio osoa geure hodei pribatuarentzat izango bada “.” sartuko dugu. Nere kasuan laguntzaileak proposatutako aukera bere horretan utzi dut (beste direktorio batean instalatzeko), eta “Next” botoia sakatu dut:

ownCloud Shared Hosting

  • Dena ondo baldin dadoa, honelako orri bat agertuko zaigu eta “Next” sakatuko dugu:

ownCloud Shared Hosting

  • Orain konfigurazio-datu batzuk eskatuko dizkigu (erabiltzailea, pasahitza, fitxategiak gordetzeko bidea eta datubasearen konfigurazioa)

ownCloud Shared Hosting

  • Datuak sartuko ditugu, “Next” sakatuko dugu eta gure hodei pribatuan martxan izango dugu!

ownCloud Shared Hosting

HURRENGO URRATSAK

  • Gida honetan soilik OwnCloud web-zerbitzari batean nola instalatu azaltzen da. Hemendik aurrera oinarrizko pausu batzuk jarraitu beharko lirateke gure hodei pribatua segurtasunez erabili ahal izateko eta onura guztia ateratzeko. Hauexek dira neuk egindako pausoak:
    • SSL ziurtagiri bat instalatzea, trafiko guztia zifratzeko.
    • OwnCloud bezero-aplikazioa gailu guztietan instalatzea (portatila eta sakeleko telefonoa).
    • OwnCloud-en defektuzko konfigurazioa abiapuntu aproposa izan daiteke martxan jartzeko, baina komenigarria litzateke konfigurazio osoa birpasatzea kuotak ezartzeko edo besteekin karpetak partekatzen hasteko, esate baterako.

Gida hau baliogarria izan daiteke hodeiaren abantailak disfrutatzen hasteko gure datuak ezezagun bati oparitu gabe, eta gure kontrolpean izango diren segurtasun eta pribatutasun-parametroak konfiguratuz. Edonola ere, ziur nago honelako konponbideek ere ez dutela Richard Stallman-en oniritzia, OwnCloud bezalako produktu aske eta zabalan oinarrituta egon arren.

Eta zuk, hodei-zerbitzuengan fidatzen zara edo lagatako eta partekatutako informazio-bit guztiak kontralatzea eta filtratzea gustuko duzun horietakoa zara?

GaurkotasunaSoftware Librea